XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...)esan zuen Laurak, azaleko inozotasunez, lanabesen etxola ezertarako aipatzeke.

- Jakin ahal liteke zer ostu du, behintzat?

- Ala zaldia pasatzearren atzeman dute? Silvik, galdezka.

- Ez, ez da horrelakorik.

- Karobian aurkitu duten hilotzagatik izan da.

Hartaz zer edo zer entzuna genuen, izan ere.

Egun batzuk hilik zeramatzala, paperik ez zeuzkan gizon baten gorpua topatu zuten.

Soin osoan zeuzkan zauriak, egundoko jipoia hartuta balego bezala.

Arabiar bat, esan omen zuten.

Alderrai bat, noski.

- Zergatik, ordea, Knox?

- Zer uste dun, bera izan dela?

Galdera Xucek egin zuen eta denok begira geratu gintzaizkion.

Berak izango zuen, izatekotan, Knoxen izaera biolentoaren berri, beste inork baino hobeto.

Beharbada, lehendik bazekikeen karobiko hilotzarena.

Zergatik disimulutan ibili?

Zertarako lagunartean ez jakitearenak egiten aritzea?

- Zareta marokkiar bati buruzko zerbait ba omen zegoen, gainera... irazkin zuen Moiak, garrantzirik eman nahi ezean bezala.

- Zareta?

- Zein zareta? galdetu nuen.

- Bai, motel!

- Knoxek Marokkoko zareta bat ekarri zizuen orain dela astebete, gutxi gorabehera.

- Eta karobikoak egun batzuk zeramatzak hilik.

- Bazitekek, gainera, marokkiarra izatea argitu zuen Moiak.

- Ez al gatzaizkio azkarregi hildakoa leporatzen ari? esan zuen Laurak.

- Nik ez dakit ezertxo ere justifikatu zuen Moiak, baina poliziak zaretarena entzun duenean (...)